Errefuxiatuen kanpalekuetan dauden sahararrek gero eta elikadura eskasagoa dutela ohartarazi du Fronte Polisarioak. Okerrera egin duela nabaritu dute batez ere herrialde arabiarretako protestak hasi direnetik, saharar ikasleak kanpalekuetara itzuli baitira. Konkretuki Libiatik 7.000 gazte itzuli dira, eta horrek eragiten du egindako aurreikuspenetan sartzen zen jende kopurua baino milaka pertsona gehiagok jan behar izatea.
Horrez gain, asko gutxitu da haurrak basamortutik atera daitezen familietan hartzen dituztenen kopurua, eta ondorioz, 5.000 haur geratuko dira aurten aukera hori gabe.
Euskal Herrian elikagaiak jasotzeko eta umeak familiek hartzeko deialdia egin zuten atzo, baina mezu hori bera eman dute sahararrak laguntzen dituzten gainerako herrialdeetan ere.
Familia ikusteko eskubidea
Mohamed Hallabek 30 egun egin ditu gose greban Tindufeko kanpalekuetako ospital batean, Marokok debekatu egin ziolako UNHCRIheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak daukan programa, eta beraz, senideen bisita izateko eskubidea.
UNHCRren programak 2.500 kilometrotako lotsaizunaren harresiak banatutako familiak elkartzeko helburua dauka. Harresia 1986an amaitu zuten, eta Marokok okupatua duen Sahara Mendebaldea gerran liberatutakoetatik eta Aljerian diren errefuxiatuen kanpalekuetatik bereizten ditu.
Mohamed Hallab Aaiungoa da, eta lur okupatua utzi behar izan zuen Marokoko gobernuak etengabe jazartua zegoelako, giza eskubideen alde egiteagatik eta sahararren autodeterminazio eskubidea eskatzeagatik. Tindufeko kanpalekuetatik, baina, ez diote senideekin elkartzeko aukera baliatzen utzi. Orain, ordea, gose grebaren eraginez, haiekin elkartzeko Marokoren konpromisoa lortu du.
Kanpalekuetan bizi diren sahararrak urtero joaten dira lurralde liberatuetara hesiaren kontra protestatzera.
Errefuxiatu sahararrentzat elikadura gero eta eskasagoa dela salatu dute
Mohamed Hallabek gose greba utzi du 30 egun ondoren, senideekin elkartzeko konpromisoa lortuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu