UNHCR Nazio Batuetako Iheslarientzako Goi Mandatariak 2006ko egoerari buruz egindako txostenaren arabera, gora egin du errefuxituen kopuruak, 5 urtean aurreneko aldiz. 2006 amaieran gatazketatik ihesi bizi ziren 9,9 milioi lagun zenbatu zituen UNCHRk, 2005ean baino %14 gehiago (8,7 milioiko kopurua eman zuen 2005ean). Halaber, 2002an argitaratutako txostenetik jaso den kopururik handiena da, 10,6 milioiko kopurua eman baitzuen orduan.
Antonio Guterres goi mandatariak agertu duenez, Irakeko gerraren gordintzea da azken urteetako joera irauli eta errefuxiatuak areagotzeko arrazoi nagusietako bat. Hain zuzen ere, 1,5 milioi irakiar beren herrialdetik ihes eginda bizi direla ondorioztatu dute, batik bat, Sirian eta Jordanian. Horrenbestez, afganiarren ondoren (2,1 milioi errefuxiatu" iheslari talde zabalena osatuko lukete. Dena den UNCHRren txostenak ez ditu aintzat hartzen Israelekin duten gatazkaren ondorioz 1948tik erbestean bizi diren (eta maiz jaio diren) 4,3 milioi palestinarrak.
Nazio Batuen arabera, honakoak lirateke errefuxiatu talde handienak:
Afganiarrak: 2,1 milioi.
Irakiarrak: 1,5 milioi.
Sudandarrak: 686.000.
Somaliarrak:460.000.
Kongoko Errepublika Demokratikokoak: 400.000.
Burundiarrak: 400.000.
Gainera, erbesteratutako errefuxiatuei barne desplazatuak erantsi behar zaizkie: orotara 24.5 milioi dira UNHCRren arabera. Arazo horretan ere, Irakeko gerrak eragin nabaria du, 2,3 milioi inguru baitira egoera horretan diren irakiarrak.
Mundua
Errefuxiatuen kopurua igo egin da 5 urtean lehen aldiz, Irakeko gerragatik
Ia 10 milioi lagun bizi dira gatazketatik ihesi Nazio Batuetako Iheslarilentzako Goi Mandatariaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu