Errenta ertaineko herrien zorra arindu nahi du Frantziak

2005eko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak iragarri du gaur hasiko den G8ren goi bileran egingo duen proposamenetako bat errenta ertaineko estatuen kanpo zorraren ordainketa «arintzea» izango dela, «erregimen berezi baten bidez». Estatu horien artean El Salvador bezalakoak daudela zehaztu zuen Eliseoko eledun Jerome Bonnafontek. «Ez dugu buruan herrialde horiei zorra ezabatzea, beren egoera ekonomikoak eta aberastasun mailak ez bailukete hori justifikatuko». Berriki Frantziako presidente Jacques Chiracek agindu zuen G8ko goi bileran errenta ertaineko estatuei laguntzeko beharra nabarmenduko duela. Duela bi urteko goi bileran ere hori proposatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.