Errepresioari buruzko txosten bat, NBEra

2017ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Kataluniako prozesu subiranistaren kontra2015etik 2017ra gertatutako «biolentzia instituzionala» salatu du CUPek txosten batean. Mireia Vehi diputatu ohiak argitu du, gainera, dokumentu hori Genevan (Suitza) aurkeztuko dutela asteon: bai Torturaren Aurkako Mundu Erakundean, baita NBEren Giza Eskubideen Kontseiluan ere. «Beharrezkoa da Katalunian zer gertatzen ari den jakitea», nabarmendu zuen, atzo, Vehik.

Hainbat udalek bultzatu dute dokumentua, eta, horren arabera, 712 udal daude fiskaltzaren ikerketapean, 120 pertsona auzipetuta pasa den azaroaren 9tik, eta 1.066 pertsona zauritu zituzten urriaren 1ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.