Errepublika aldarrikatu eta bi astera jauregitik alde egin du Nepalgo errege ohiak

Maoisten Gobernuak museo bihurtuko du mende bat baino gehiagoz errege familiaren egoitza izan den eraikina.

2008ko ekainaren 11
17:51
Entzun
Katmanduko errege etxetik alde egin dute gaur Gyanendra errege ohiak eta haren emazteak. Atzeko atetik atera dira, limusina beltz batean, ate nagusia poliziak zaintzen zuen bitartean. Izan ere, jende asko bildu da jauregi atarian, erregearen kontra protestan.

Nolanahi ere, ez duela erbesteratzeko asmoarik agertu du Gyanendrak, eta errepublika berria ondo joan dadin lan egiteko prest agertu da. "Herritarren erabakia" errespetuz hartzen duela agertu du.

Duela bi aste errepublika aldarrikatu zuen maoistak gehiengo diren Nepalgo Legebiltzarrak, eta, horrenbestez, boterea galdu zuen erregeak. Katmandu erdialdean dago jauregia, eta museo bihurtzeko asmoa agertu du Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.