Nazioarteko prentsak berehala jaso du Kataluniako Errepublikaren deklarazioa. Munduko dozenaka eta dozenaka berriemaile daude egunotan Bartzelonan, eta komunikabide garrantzitsu gehienentzat albiste nagusia da ordu honetan.
Espainiako Gobernuak autonomiaren kontrola hartzeko erabakiari ere erreferentzia egiten diote, baina, ordu honetan, Kataluniak Espainiatik bereizteko erabakia hartu duela nabarmentzen dute guztiz gehienek.
Le Monde: “Kataluniako Parlamentuak independentzia prozesuari ekin dio”
Liberation: "Kataluniako Parlamentuak independentzia deklaratu du"
Al Jazeera: "Kataluniako Parlamentuak independentzia deklaratu du Espainiatik"
BBC: "Katalanek independentzia deklaratu dute Espainiatik"
The Guardian: "Espainiatik independente bihurtzeko botoa eman du Kataluniako Parlamentuak"
Financial Times: "Kataluniako Parlamentuak independentzia deklaratu du"
The New York Times: "Kataluniako Parlamentuak independentzia deklaratu du Espainiatik"
Corriere della Sera: "Kataluniak independentzia deklaratu du Espainiatik; plazan, builak"
Bigarren testu bat ere badu egunkariak, deklarazioa herritarrek kalean pozez hartu dutela azalduz.
La Repubblica: "Katalunia: Parlamentuak independentzia deklaratu du; 'prozesu eratzailea', abian"
Frankfurter Allgemeine: "Kataluniako administrazioa kontrola behartzearen aldeko botoa eman du Espainiako Senatuak"
Azpititularrean aipatzen du independentzia deklarazioa: "Beren eskualdea errepublika izendatu dute independentziaren aldekoek. Milaka herritar daude kalean. Rajoy presidentea lasai dago".
El País: "Senatuak 155a ezartzea erabaki du"
Bigarren titularra eman dio deklarazioari: "Indepenentzia deklaratzeko erresoluzioaren aldeko botoa eman du 'Parlament'-ak".
El Diario: "'Parlament'-ak Kataluniaren independentzia deklaratu du"