Errepublikaren plaza okupatzeko baimena amaituta, Frantziako Poliziak modu baketsuan hustu du gaur goizaldean. Nuit debout mugimenduko ehun bat prestagileri joateko eskatu diete, eta Parisko garbiketa zerbitzuak kanpalekua kendu du. Nuit debout mugimendukoek, ordea, gauean itzuitzeko asmoa iragarri dute, eta horretarako baimena eskatu diote Prefekturari.
Atzo gauean inoiz baino sumindu gehiago bildu ziren Errepublikaren plazan, antolatzaileen eztabaidetan. Nuit debut mugimendua martxoaren 31an abiatu zen, Frantziako Gobernuaren lan erreformaren kontrako manifestazio baten ostean plaza horretan bildu zirenean.
Frantziako beste hiriburu batzuetara ere hedatu da mugimendua. Albiste agentzien arabera, 200 bat hiritan egin dituzte eserialdiak. Haserrealdia beretzeko, Manuel Valls Frantziako lehen ministroak ikasleen ordezkariekin bildu da gaur, eta iragarri du ikasketetarako, formakuntzarako eta etxebizitzarako laguntzak onartuko dituela. Urtean 500.000 euro artekoak izango dira. Gaineratu du, osasun sistemaren estaldura handitu egingo duela.