IRAKEKO OKUPAZIOA

Erresistentziak gerra zibila piztu nahi duela ohartarazi dute buruzagi xiitek

Najaf eta Kerbalako erasoen ustezko 50 erantzule atxilotu dituzte

Erredakzioa
2004ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Najaf eta Kerbala hiri santuetan 67 hildako eta 175 zauritu eragin zuten atentatuen biharamunean, buruzagi xiitek lasaitasunerako deia egin zieten atzo herritarrei erresistentziako kideenhelburuak «irakiarren artean gerra zibila piztea» besterik ez dela argudiatuta. Mohammad Said al Hakim aiatola nagusiak «krimen itzel eta basatien bidez» herrialdea «kolokan jarri» nahi dutela ohartarazi zuen: «Agintariei eskatzen diet ahalegin guztiak egin ditzaten basakeria hauen erantzuleak atxilotzeko». Erasoekin zerikusia zutelakoan, berriz, berrogeita hamar bat susmagarri atxilotu zituzten atzo. Najafeko eskualdeko gobernadore Adnan al-Zurufikatxilotuetako batzuk bertakoak direla, baina «beste zenbait» kanpokoak direla esan zuen, «beste herrialde arabiar batekoa da».

Tentsioa goren-gorenean zen atzo xiitak gehiengoan dauden eskualdeetan. Najafen, herenegun, Ali imanaren hilobitik hurbil kokatutako Maidan plazan bonba auto batek eztanda egitean 54 lagun hil ziren eta beste 142 zauritu. Ordu bat lehen, berriz, beste bonba-auto batekzart egin zuen Kerbalako autobus geltokian. Bertan 13 lagun hil eta beste 33 zauritu ziren. Iragan martxoan, 170 lagunek bizia galdu zuten Najafen eta Bagdaden gertatutako atentatuetan, eta iazko abuztuan, Najafen beti ere, 83 lagun hil ziren, hauen artean Mohammed Baker al-Hakim, Iraken Iraultza Islamikoaren Kontseilu Nagusia alderdi politikoko buruzagia.Legebiltzarreko, eskualdetako biltzarren zinegotziak zein ere Kurdistango erakunde autonomoetako hautetsiak aukeratzeko egingo diren hurrengo bozetan lehiatuko diren 7.700 hautagaien boto paperetako izendapen ordena xedatu zuen atzo Hauteskunde Batzordeak. Ordenan jartze hori salatuta ez dadin izan, zozketa baten bidez egin da eta hautagaien izenak zeramatzaten paperak banan-banan ontzi batetik hartu zituen Nazio Batuen Erakundeak Irakera igorritako mandatari berezi Ashraf Qazik: «Zuen nazio handiaren historian berebiziko eguna da gaurkoa».Hauteskunde hauekin, «Irakeko herriak zuhur ibili behar du» esan bide du, aldiz, Bagdaden okupazio indarrek preso atxikitzen duten Saddam Hussein presidente ohiak. Hala jakinarazi zuen behintzat, Saddam Hussein abokatuen kolektiboko kide Ziad Khassaunek, agintari ohiak irakiarrei bat egiteko «aholkua» ematen ziela gaineratuta. Urtarrileko hauteskundeen atarian normalkuntza itxura ematearren, halaber, AEBetako Armadaren eta gerrilla irakiarren arteko guduka itzelengatik, Faluja hiritik ihes egitera behartuak izan ziren biztanleen etxeratze plana etzi indarrean jarriko dela iragarri zuen atzo Iad Alauiren gobernuak. Etxeratu egingo diren lehenak, baina, al-Andalus auzuneko bizilagunak dira.AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente George Bushek, berriz, herrialdean «oraino» konpondu gabeko «arazoak» daude arren bozak egin egingo direla berretsi zuen atzo urteko errepasoa egiteko emandako diskurtsoan: «Irak aurki demokrazia bat izango dela ziur naiz». Bush baikor agertu zen beste behin.

-

AEB



 

Rumsfeld kritika gero eta gehiago ari da entzuten





AEB Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkari Donald Rumsfelden aurka gero eta kritika gehiago adi daitezke azken garaiotan, eta ez soilik aurkari politikoen aldetik. Charles Hagel senatari errepublikanoak ez duela harengan «konfiantzarik» esan zuen herenegun:«Gure tropak ez prestatzea ezin da barkatu eta, egoera gero eta okerragoa dela ikusirik, aurreikuspenetan huts andana egon dela argi dago». Oposizioak, berriz, haren dimisioa eskatu zuen.

Donald Rumsfelden ospe txarra areagotu duen azken gertaera hauxe izan da: Iraken hildako soldaduen familiei igorrirako dolumin eskutitzetan bere sinadura eskuz egin ordez, makinaz egin izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.