AEBetako militarrek atzo aditzera eman zutenez, Ezzat Ibrahim Al Douri Irakeko Iraultzaren Kontseiluko lehendakariorde ohiaren emaztea eta alaba atxilotu dituzte. Bi horiekin batera, Al Douriren medikuaren semea ere eraman zuten. Al Douriri erresistentziaren buru izatea leporatzen diote okupazio indarrek.
Halaber, Donald Rumsfeld Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko Defentsa idazkariak adierazi zuenez, 40-50 irakiar inguru hil zituzten AEBetako okupazio indarrek joan den astean Iraken. Bestalde, Al Jazeera eta Al Arabiya telebista kateen aurkako frogak dituztela gaineratu zuen Rumsfeldek. Hark adierazi zuenez, bi kate horiek erresistentzia lagundu eta AEBetako militarren aurkako erasoak grabatu zituzten.Jack Straw Erresuma Batuko Atzerri ministroaren arabera, boterea irakiarren esku uzteak segurtasuna eta herrialdearen batasuna bermatzeko balioko du: «Indar militarra eta prozesu politikoa uztartzeak ekainaren amaierarako Irakeko trantsizioa ekarriko du; horregatik, bizitzeko leku hobea izango da». Erresistentziak gutxienez hiru suziri bota zituen atzo Bagdaden. Bestalde, Irakeko iparraldean dagoen gasbide batean sutea izan da.
IRAKEKO OKUPAZIOA
Erresistentziako ustezko buruaren alaba eta emaztea atxilotu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu