'Brexit'-aren ondorioak

Erresuma Batuak badu Cameronen ondorengoa

Andrea Ledasomek erretiratu egin du bere hautagaitza, eta, beraz, Theresa May izango da gobernuburu berria. Kontserbadoreek ez dute zehaztu noiz izango den kargu hartzea.

Egungo Barne ministro Theresa May izango da Erresuma Batuko gobernuburu berria. HANNAH MCKAY / EFE
2016ko uztailaren 11
08:33
Entzun

Lehendik ere hura zen faborito, baina lehia estua iragartzen zuten, hala ere, adituek. Azkenean, ordea, ez da halakoren beharrik egon, Andrea Leadsom —lehen ministro kargua hartzeko bi hautagaietako bat— erretiratu egin baita, argudiatuta ez dela "une egokia" alderdi barruan bederatzi aste iraun dezakeen eztabaida hasteko. Horren atzean, baina, bestelako arrazoirik ere ikusi dute adituek, eta zenbaitek nabarmendua dute Leadsomek ez zuela nahikoa sostengu alderdi barruan, eta, hala, galdutzat eman duela lehia.

Era horretan, Theresa May litzateke Cameron ordezkatzeko hautagai bakarra. Hala ere, ez dago argi noiz hartuko duen kargua, kontserbadoreek ez baitute horretarako data zehatzik eman nahi izan. "Ez gara eztabaidatzen ari koroatzea noiz izango den, prozedura nolakoa izango den baiaizk", zehaztu die kazetariei Graham Brady diputatuak. Batzuen esanetan, udazken hasieran izan daiteke; beste iturri batzuek, ordea, zehaztu dute Cameronek egun batzuen buruan eman dezakeela dimisioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.