Erresuma Batuak ez du Abu Qatada askatuko
LONDRES. Londresko Auzitegi Goreneko bi epailek zaintzapeko askatasuna ukatu diote Abu Qatada apaiz musulmanari. Jordaniako justiziak Qatada estraditatzeko eskatua du, terrorismo delituak egotzita. Estraditazio prozesuak iraun bitartean, Qatada zaintzapean aske uzteko eskatu zuen bere abokatuak. Baina Erresuma Batuak inolako deliturik egotzi gabe preso atxikitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu