Nuri al Maliki Irakeko Gobernuaren lehen ministroak gaur Bagdad hiriburuan Gordon Brown Erresuma Batuko Gobernuaren lehen ministroarekin egindako bileraren ostean jakinarazi duenez, Erresuma Batuak bi hilabeteren buruan Basora euren esku utziko du. Duela hilabete soldadu britainiarrek Basorako eraikin presidentzialak utzi zituzten, eta hiriaren kanpoaldera erretiratu ziren, aire kanpamendu batera.
Brownek, berriz, esan du urtea bukatu artean Erresuma Batuak mila bat soldadu aterako dituela Iraketik. “Erretiroaz hurrengo erabakia datorren urtean hartuko dugu”.
Irango mugatik gertu dago Basora, eta Irakeko Gobernuak kontrolatuko duen lehen lurraldea izango da. Basora da probintziko hiriburua, Irakeko bigarren handiena.
Mundua
Erresuma Batuak Irakeko Gobernuaren esku utziko du Basora bi hilabeteren buruan
Urtea bukatu artean herrialdetik mila soldadu erretiratuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu