Erresuma Batuko Gobernuak Teheranen duen enbaxadako zenbait langile handik atera ditu, atzo, ikasle talde batek enbaxada erasotu ostean. Erresuma Batuak esan du euren segurtasuna bermatzeko hartu duela neurria, eta Gobernuaren lehentasuna langileak eta euren familiak babestea dela. Hasiera batean ateratakoak langile guztiak zirela eta enbaxada itxita zegoela zabaldu dute albiste agentziek.
Irango Poliziak hainbat gazte atzeman ditu.
William Hague Erresuma Batuko Atzerri ministroak atzo mehatxu egin zuen esanez ikasleen erasoak "ondorioak" izango dituela, eta Irango Gobernua egin zuen erantzule enbaxada babesteko gai izan ez delako. Irango Atzerri Ministerioak deitoratu zuen eta nazioarteko immunitate eta segurtasun neurriekiko konpromisoa berretsi zuen.