Hain zuzen ere, Al Kaedaren inguruko talde horren asmoa erasoa zibil asko biltzen diren eremu itxi batean egitea zen aipatu iturriaren arabera.
Nolanahi ere, BBCk agertu du Erresuma Batuko zein AEBetako zerbitzu sekretuek atentatua egiteko asmoa zutenen arteko komunikazioak atzeman zituztela, eta, ondorioz, ustezko erasotzaileek osmio tetraoxidoa eskuratzea eragoatzi zutela.
Erasoa
Erresuma Batuan atentatu kimiko bat eragotzi dutela zabaldu du BBCk
BBC Erresuma Batuko komunikabide kate publikoak zabaldu duenez, herrialde hartako zein AEBetako zerbitzu sekretuek atentatu kimiko bat eragotzi dute. Iturri horren arabera, Al Kaedaren inguruko talde batek egin behar zuen erasoa, eta osmio tetraoxidoa lehergaiekin nahasteko asmoa zuen. Gas hori eremu itxi batean zabalduz gero hilgarria dela nabarmendu du BBCk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu