Goizaldeko lauak aldera amildu da hegazkina, Kandaharretik 20 bat kilometro mendebaldera, Afganistan hegoaldean. Des Browne Erresuma Batuko Defentsa ministroak gertatutakoa "izugarria" dela adierazi du, eta espekulazioetara momentua ez dela iritzita, ez du inolako zehaztasunik eman nahi izan. Hala ere, zantzu guztiek istripua izan dela adierazten dute ministroaren arabera, eta ez dago eraso baten ondorio gertatu dela pentsatzeko arrazoirik.
Bere burua talibanen gerrillako bozeramaile gisa aurkeztu duen gizonezko batek ordea, beren gain hartu du erasoa, eta hegazkina misil baten bidez bota dutela erantsi du.
Mundua
Erresuma Batuko 14 soldadu hil dira Afganistanen, hegazkina erortzean
NATOren hegazkin bat erori da Afganistan hegoaldean, eta barruan zihoazen Erresuma Batuko 14 militarrak hil egin dira. Londresko Gobernuaren arabera, istripua izan da,. Talibanen gerrillak, berriz, misil baten bidez eurek bota dutela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu