mundua

Erresuma Batuko Energia ministroak dimisioa eman du, trafikoko arau-hauste bat ezkutatzeagatik

2012ko otsailaren 3a
18:05
Entzun

Chris Huhne (56 urte) Erresuma Batuko Energia ministroak dimisioa eman du gaur, 2003ko trafikoko arau-hauste bat ezkutatzeagatik. Fiskaltzak jakinarazi du urratze horregatik auzipetu egingo dutela, eta ondoren utzi du kargua Huhnek. Hala ere, errugabea dela dio. Fiskaltzak zortzi hilabeteko ikerketa egin du.

Ministroaren emazte ohi Vicky Pryce ere auzipetu egingo dute. Biek hilaren 16an Londresko Westminster Auzitegira joan beharko dute deklaratzera. Fiskaltzaren arabera, ministro ohiak emazte izandakoari esan zion bere partez har zezala gida baimeneko puntuen galera. Hain zuzen, autoarekin legez kanpoko abiaduran zihoala harrapatu zuten politikaria, baina honek esan zuen emaztea zihoala gidari.

Alderdi Liberaleko kidea da Huhne. Iaz alderdi bereko beste kide batek utzi zuen ministro kargua: David Laws Altxorreko Ministerioko ordura arteko arduradunak. Legebiltzarkideen dieten auzi bategatik laga zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.