mundua

Erresuma Batuko Erkidegoetako ministroak ere dimisioa eman du

Hazel Blearsek diru publikoa ustez modu desegokian erabili duten diputatu eta ministroen eskandaluagatik utzi du kargua.

2009ko ekainaren 3a
13:59
Entzun
Diru publikoaren erabilpenaren auzia dela-eta Hazel Blears Erresuma Batuko Erkidegoetako ministroak kargua utziko duela iragarri du. Europako Legebiltzarreko eta Erresuma Batuko bozen atarian eman du dimisioa. Atzo, Jacqui Smith Barne ministroa izan zen kargua utziko zuela jakinarazi zuena.

Blears polemikaren erdian egon da, haren lehenengo etxebizitza saltzean zergak ez zituela ordaindu jakinarazi zutenean. Gainera, diru publikoa eskatu zuen etxebizitza hori erosteko unean, baina orduan bigarren etxebizitza bezala erabiltzen zuela adierazi zuen, gastuak diru publikoarekin ordaintze aldera. Izan ere, Erresuma Batuko diputatuek bigarren etxebizitza diru publikoarekin finantzatzeko aukera dute, betiere bigarren etxebizitza izatea parlamentari betebeharrek hori eskatzen dietela zurikatzen badute.

Duela 26 egun hasi zen Daily Telegraph euren gastuetarako herritarren dirua baliatu izan duten politikarien zerrenda argitaratzen. Izen horiek jakinarazi ostean, ustez diru publikoa modu desegokian erabili duten diputatu eta ministroen eskandaluagatik kargua utzi dutenak asko dira Erresuma Batuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.