Europako Konstituzio Ituna

Erresuma Batuko Gobernuak "momentuz" erreferendumik ez egitea erabaki du

Europako Konstituzio Itunari buruz Erresuma Batuko herritarrek zein iritzi duten jakiteko ez du erreferendumik egingo hango Gobernuak, "momentuz". Erresuma Batuko Atzerri ministro Jack Strawk irakurri du erabakiaren berri ematen duen adierazpena Legebiltzarrean.

2005eko ekainaren 6a
16:05
Entzun
Alemaniako gobernuburu Gerhard Schröderrek eta Frantziako gobernuburu Jacques Chirackek erreferendumak egiten jarraitzeko deia egin zuten larunbatean, nahiz eta aurreko astean Frantziak eta Herbehereek Konstituzio Itunari ezetz esan. Erresuma Batuko lehendakari Tony Blairrek ez die kasurik egin ordea bi agintariei, eta "momentuz" erreferendumik ez egitea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.