Erresuma Batuko 56 urteko emakume bati heriotza zigorra jarri dio Indonesiako Justiziak, droga trafikoa egotzita. Baliko irlan kokaina sartu izana leporatu dio Denpasarko Epaitegiak.
Fiskaltzak hamabost urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Auzipetuak delitua aitortu izana eta auzibidean izandako jarrera baloratu zituen fiskalak.
Maiatzean atxilotu zuten emakumezkoa, Denpasarko aireportuan, bost kilo kokainarekin, auziko iturri ofizialen arabera.
Indonesiak azkeneko aldiz 2008an hil zituen preso batzuk heriotza zigorra aplikatuta. 2002ko Baliko atentatuetan 202 lagun hil izana egotzita, hamar preso fusilatu zituen.