ERRESUMA BATUA. PROTESTAK

Erresuma Batuko Parlamentua bildu egin da, indarkeria uholdeaz eztabaidatzeko

Bart gauean ez da istilu larririk izan, eta hiri askotan lasaitasuna nagusitu da. Birminghameko hiru gizonen hilketa ikertzen jarraitzen du Poliziak.

2011ko abuztuaren 11
15:48
Entzun

Ezohiko bilkura egin du gaur Erresuma Batuko Parlamentuak, azken egunetako indarkeria uholdeaz eztabaidatzeko.  

Bart euriak eta Poliziaren presentzia handiagoak lasaitasuna eman zioten gauari. Baina gauean istilu handirik izan ez bada ere, arazoa konpontzeko premiak hor darrai. 

Gaurko bileran, David Cameron lehen ministroak istiluei aurre egiteko neurri berriak iragartzea espero da. Era berean, liskarren ondorioz etxea edo negozioa galdu dutenek jasoko duten laguntzen xehetasunak zehaztea ere espero da.

Bart gauean ez da liskar nabarmenik izan, baina Poliziak 48 pertsona atxilotu ditu, oldartzea eragozteko.

Larunbatean hasitako indarkeriak 1.000 atxilotu baino gehiago utzi ditu dagoeneko, hiriburuan gehienak. Dagoeneko, 300 dira epailearen aurretik pasatakoak. Londres, Manchester eta Solihull-eko auzitegiak lanean ari dira, atxiloketen uholdeak erretentziorik ez sortzeko sisteman.

Scotland Yard-en arabera, Londresko Poliziak 888 pertsona atxilotu ditu, eta 371 pertsonak karguak dituzte. Birmingham inguruan, 300 atxiloketa egin dituzte agenteek, eta Manchesterren beste 100.

Lutoa Birminghamen

Atzo goizaldean Birminghamen euren jabetzak defendatzen ari zirela hil zituzten hiru gazteen omenez bijilia egunera deitu dute gaur; lutoan daude atzotik.

Polizia gertakaria ikertzen ari da, eta, oraingoz, 32 urteko gizon bat da ustezko hiltzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.