mundua

Erresuma Batuko parlamentuko batzordeak ikerketa nahita oztopatzea leporatu dio News International konpainiari

Poliziak egindako lanarekin kritiko agertu da batzordea.

2011ko uztailaren 20a
14:19
Entzun

Erresuma Batuko Parlamentuko Barne Arazoetako Batzordeak ikerketa nahita oztopatzea leporatu dio News Internationali.

Batzordeak bi poliziaburu ohi galdekatu ditu eta uste du baliabide gehiago jarri beharko liratezkeela entzuketen balizko biktimak informatzeko. Bereziki kritikoa da John Yates eta Andy Hayman azpikomisarioekin.

Metropolitar Polizia Zerbitzuan hainbat akats egon dira eta News Internationalek zenbait ikerketa oztopatzeko saiakerak egin ditu" esan du batzordeko presidente Keith Vazek.

Vazen esanetan, Yatesek ikerketa berriz irekitzeko beharrik ez dagoela ondorioztatzen duen 2009ko ikerketa "oso eskasa" da; gainera polizia hori akats larrien erantzule litzateke.

Haymanek zuzendu zituen lehen ikerketak; Vazek esan du Haymanek News Internationaleko bere kontaktuekin zuen harreman motak herritarrengan zalantzak sor zitzakeela bere alderdikeriarik ezaren ingruan.

Honetaz gain, Batzordeak eskatu du poliziek hedabideen aldetik dirurik jaso ote zuten ondo ikertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.