mundua

Erresuma Batuko Poliziak 1,2 tona kokaina atzeman ditu

Southamptongo portuko ontzi batean zegoen droga. Merkatuan 343 milioi euroko balioa luke.

2011ko abuztuaren 3a
17:47
Entzun

Erresuma Batuko Poliziak sekula baino kokaina gehiago atzeman du: 1,2 tona Southamptongo portuan, hogei metroko ontzi batean, krimen antolatuaren aurkako herrialdeko agentziak esan duenez.

Frantziako eta Herbehereetako poliziekin elkarlanean egin du operazioa, Ingalaterra hegoaldean, eta kokaina atzemateaz gain, sei lagun atxilotu ditu. Nazioarteko droga trafikoaren sare bateko kideak dira, Poliziaren arabera.

Aipatutako agentziak dio merkatuan 343 milioi euroko balioa lukeela 1,2 tona kokainak. Droga %90ean garbia dela esan du, eta ontziko komunetan ezkutatuta zegoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.