mundua

Erresuma Batuko turista bat da Jerusalemgo atentatuan hildakoa

Atzo egin zuten erasoa, autobus geltoki batean bonba bat lehertuta. Hamabi zaurituk erietxean jarraitzen dute. Oraindik inork ez du bere gain hartu atentatua.

2011ko martxoaren 24a
16:38
Entzun

Atzo Jerusalemgo atentatuan hildakoa Erresuma Batuko turista bat dela esan dute Israelgo iturriek. 56 urteko emakumezko bat da biktima.

Juduen auzoan izan zen erasoa, hiriaren sarrera nagusi bateko autobus geltoki batean bonba bat lehertuta. Ikerketako iturriek diote bonbak kilo bat edo bi kilo lehergai zituela.

Berrogeiren bat lagun zauritu ziren, eta Israelek dio haietatik hamabi oraindik erietxean daudela.

Salam Faiad Palestinako lehen ministroak gaitzetsi egin zuen atentatua atzo bertan. "Atzean zein dagoen aparte utzita, gogor gaitzesten dut eraso terrorista". Israelgo eta Palestinako "indarkeriaren olatua geratu" egin behar dela zioen. Al Fata erakundeko kidea da Faiad.

Oraindik inork ez du bere gain hartu erasoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.