Iraken inbasioaren ondorena

Erretiratu ezean "galera katastrofikoak" izango dituztela ohartarazi die Saddam Husseinek AEBetako indarrei

Saddam Hussein Irakeko presidente ohiaren grabazi berri bat zabaldu du Dubaiko Al-Arabiya telebista kateak. Grabazi horretan, Iraketik erretiratzeko esaten die Husseinek AEBetako indarrei; bestela, "galera katastrofikoak" izango dituztela ohartarazi die.

2003ko irailaren 17a
19:42
Entzun
Hamalu bat minutuko iraupena du Al-Arabiya telebistak Saddam Husseinena dela esanez zabaldu duen grabazioak. AEBetak indarrei "galera katastrofikoak" izango dituztela ohartaraztez gain, irakeko herritarrei Washingtonen aurkako "gerra santuarekin" bat egiteko eskatzen die hizlariak: zuzenean, soldadu estatubatuarren aurka borrokatuz, edo, bestela, ekintza armatuak egiteko dirua emanez.

Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluari, berriz, AEBak Iraken egiten ari direna gaitzesteko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.