Traian Basescu Errumaniako presidenteari bere funtzioak hilabeterako bertan behera utzi dizkio gaur hango Legebiltzarrak, Konstituzioa urratu duelakoan. Errumaniako Auzitegi Konstituzionalak atzo, aldiz, presidenteak Konstituzioa ez duela urratu zioen, eta Estatuaren erakundeen eta giza eskubidee kontra gehiegikeriarik ez duela egin.
Kargua kentzearen erabakiaren aldeko 322 boto izan dira, 108 kontrako eta 10 abstentzio. Presidentea ez da batzarrean izan, "gehiegikeria konstituzionala" iruditzen zitzaiolako.
Basescuk laster dimisioa eman dezake. Hala egiten badu, hauteskundeak antolatuko lituzkete hiru hilabeteren buruan. Aldiz, ez badu dimisioa aurkezten, Konstituzioaren arabera Errumanian hilabete barru erreferenduma egin beharko lukete hura kargutik behin betiko kentzeko edo ez erabakitzeko. 2004an hauteskundeak irabazi zituen Basescuk, %40ko babesarekin.
Mircea Geoana Kanpo Harremanetarako ministro ohiak eta sozialdemokraten buruak esan du gaurkoa "demokraziaren garaipena" dela eta Basescu "porrot" egin duen proiektu politikoko kidea dela. "Ez da gauza herria aurrera ateratzeko".
Mundua
Errumaniako presidenteari hilabeterako kargua kendu egin dio Legebiltzarrak
Basescuri bertan behera utzi dizkiote funtzioak, Konstituzioa urratu duelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu