Mundua

Errusiak Abkhazia eta Hego Osetia inguruetatik tropak erretiratu egingo ditu

Dimitri Medvedev Errusiako presidenteak eman du albistearen berri, Nicolas Sarkozy Europa Batasuneko txandakako buruarekin egindako bileraren ostean. Georgiak indarkeria erabiliko ez duen bermea jaso du Errusiak.

2008ko irailaren 8a
17:56
Entzun
Dimitri Medvedev Errusiako presidenteak gaur jakinarazi du erretiratu egingo dituztela Abkhazia eta Hego Osetia inguruetan dauzkaten soldadu denak. Nicolas Sarkozy Frantziako presidente eta Europa Batasuneko txandakako buruarekin Moskun egindako bileraren ostean iragarri du neurria. Biek batera eman dute prentsaurrekoa.

Medvedeven arabera, Georgiak Abkhazian eta Hego Osetian indarkeria erabiliko ez duen bermea jaso du Errusiak, eta horregatik hartu dute erabakia.

"Inguru haietan nazioarteko bitartekoak jarri eta hamar egunen buruan erretiratuko dira tropak", esan du Errusiako presidenteak. Honek dioenez, Europako Batasuneko berrehun behatzailek beharko lukete han urriaren 1erako.

Sarkozyk, berriz, adierazi du hilabete barru ez dela izango Errusiako soldadurik Georgian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.