Ukraina

Errusiak atzera botako du Ukrainan esku hartzea baimentzen dion dekretua

Ukraina ekialdeko milizia errusiazaleekin eta Kieveko ordezkariekin hasitako elkarrizketak direla medio, dekretua bertan behera uzteko eskatu dio Vladimir Putin Erruisako presidenteak Senatuari.

Berria.info
2014ko ekainaren 24a
12:42
Entzun

Errusiako Federazioaren Kontseiluak (Senatuak) martxoaren 1ean eman zion estatuburuari Ukrainan militarki esku hartzeko baimena, behar izanez gero Errusiako herritarrak babesteko erabil zezan, "herrialde horretako egoera politiko eta soziala normalizatu arte". Orain, Ukraina hego-ekialdeko egoera negoziazio bidez baretzeko bidean dela ebatzi du Putinek, eta dekretua atzera botatzeko eskatu dio Senatuari.

Andrei Klimov Senatuko Nazioarteko Batzordeko presidenteordeak jakinarazi duenez, parlamentuko goi ganberak babestuko du Putinen asmoa, eta biharko saioan utziko du bertan behera martxoko dekretua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.