Errusiak base militar bat ezarriko du Kirgizistanen
MOSKU. Errusiak AEBekiko garaipen estrategikoa lortu du Kirgizistanen base bat ezartzeko akordioa itxita. AEBei 2014an bukatuko zaie Bixkekeko basea erabiltzeko kontratua, eta Kirgizistanek ez du berrituko. Errusiak 2017an ezarri ahalko du basea, eta gutxienez 2032ra arte mantendu. Vladimir Putinen ustez, Kirgizistanen eta Tadjikistanen baseak ezarrita Asiako erdialdeari «egonkortasuna» bermatuko diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu