Errusiak apirilaren 16an jakinarazi zuen "terrorismoaren aurkako operazioa" amaitutzat eman zuela Txetxenian, hamar urte lehenago hasitakoa, baina Errusiako armadak gaur esan du berriro egingo dituela "operazio antiterroristak", "talde armatuak" daudelakoan. Txetxeniako hiru eskualdeetan joko du, hain zuzen.
Badira bost urte Txetxeniako gerrilla independentistak eraso larririk egin ez duela. Mendialdera ihes eginda daude amore eman ez dutenak, eta horiek ez dira "50 edo 70 lagun" baino gehiago, Ramzan Kadirov Errusiaren aldeko presidenteak apirilaren 16an zioenez. "Terrorismoa zapaldu egin dugu", esan zuen, era berean.
Txetxeniara bidalitako soldadu gehienak erretiratuko dituzte datozen asteetan; 20.000 inguru, unitate militarren bat bertan geldituko den arren. Etxeratze aginduak, errepideak ixtea eta salbuespenezko atxiloketak, halaber, ez dira hain ohikoak izango.
Bi herrialdeen arteko gatazkak historia luzea du, eta 1991n independentzia aldarrikatu izanagatik Moskuk bertan egindako kanpaina militarrek jota utzi dute Txetxenia. Bi gerra izan dira: 1994tik 1997ra lehenengoa, eta 1999tik 2001era bigarrena.
Lehenengoa galdu zuen Errusiak. Vladimir Putin orduko lehen ministroak, ordea, bigarrena abiarazi zuen, "Errusiaren lehentasuna terrorismoari aurre egitea" zela argudiatuz.
MunDUA
Errusiak berriro joko du Txetxenian, "terrorismoaren aurkako operazioa" amaitutzat eman zuen arren
"Operazio antiterroristak" egingo ditu hiru eskualdeetan, "talde armatuak" daudelakoan. Orain dela hamar urte hasitako bideari ofizialki bukaera eman zion lehengo astean Errusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu