Errusiako Defentsa Ministerioak eman du berria. Abu Bakr al-Bagdadi hil dutela uste dute, Estatu Islamikoko burutzat jotzen dutena. Nolanahi ere, ez da Abu Bakr al Bagdadi hil dutela esaten duten lehen aldia.
Su-35 eta Su-34 hegazkinen erasoaren ondorioz hil da, haren arabera, Al Raqa hiriaren kanpokaldean. EIko kideak bilduta zeuden eraikin baten kontra egin dute hegazki horiek, Ministerioaren arabera: "Hainbat lekutatik jaso dugun informazioaren arabera, Abu Bakr al Bagdadi EIko buruen bilera horretan zegoen".
YPG milizia kurduak ez du baieztatu Abu Bakr al Bagdadiren heriotza. Horren inguruko informaziorik ez daukala jakinarazi du Nuri Mahmud bozeramaileak.