Errusiak eta Txinak NBEren ebazpena betetzeko eskatu diote Irani

2007ko martxoaren 26a
18:48
Entzun
Errusiak eta Txinak uste dute Irango krisi nuklearrak irtenbide "baketsua eta elkarrizketatua" behar duela, eta Irani eskatu diote Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Segurtasun Batzordearen eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen ebazpena betetzeko. Errusia eta Txina NBEren batzorde iraunkorreko kide dira, eta gaur adierazpen bateratua egin dute Vladimir Putin errusiar eta Hu Jintao txinatar presidenteek.

Iranek uranioa aberasteko programarekin segituko duela esan izan du eta, beraz, ez duela beteko ebazpena (programa geratzeko exijitu diote). "Pauso eraikitzaileak" eman ditzala eskatu diote Vladimir Putinek eta Hu Jintaok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.