Energia

Errusiak eta Ukrainak akordioa lortu dute gasaren auzian

Errusian eta Ukrainan gasa kudeatzen duten estatuaren enpresek —Errusiako Gazpromek eta Ukrainako Naftogaszek— akordioa iritsi dute prezioaren inguruan. Ondorioz, Ukrainarentzako gas hornikuntza zerbitzua berriro abian jarriko du Errusiak, hainbat egunez etenda eduki ondoren. Ukrainari ez ezik, Europako beste zenbait herrialderik ere eragin die etete horrek.

2006ko urtarrilaren 4a
09:37
Entzun
Bi estatuen arteko harreman estuak zirela eta, beste herrialdeei baino merkeago saltzen zion orain arte gasa Errusiak Ukrainari. Orain, ordea, besteen hein bereko prezioa jartzea erabaki du Moskuk, eta Kievek ez zuela halakorik onartuko iragarri zuen. Areago, Ukrainako ekonomiarentzat ezinezkoa zela prezio igoera hori jasatea.

Ezadostasuna tarteko, Errusiak eten egin zuen astelehenean Ukrainarako gas hornikuntza. Horrek, gainera, Europako beste zenbait herrialdetan ere izan zuen eragina, Ukrainatik barrena igarotzen baita Errusiaren hornikuntza sarea, eta hura etetean murriztu egin baitzen beste herrialdeetara iristen zena.

Errusiako telebistek eta RIA-Novosti agentziak jakinarazi duenez, tira-bira horen guztien ondoren, Moskuk eta Kievek akordioa lortu dute gasaren inguruan:mila metro kubo bakoitzeko 230 dolar eta garraioagatik 1,6 dolar ordaintzea onartu du Ukrainak Gazpromek zuzendari Alexei Millerek agertu duenez. Ondorioz, Ukraina berriro gasez hornitzen hasiko da Errusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.