Errusiako etorkinen aurkako neurriak zorroztea proposatu du Errusiako Gobernuak. Vladimir Putin presidentearen esanetan, etorkinen egoera kontrolatzea «beharrezkoa» da. Putinek proposatu du legea urratu dutenei herrialdean sartzeko debekua luzatzea, eta baita Errusiatik kanporatu dituztenei berriz ere bueltatzeko zailtasun gehiago jartzea. Horrekin batera, legez kanpoko etorkinen elkarteak sortzen dituztenei zigor gogorragoak ezartzea proposatu du presidenteak.
«Etorkinen inguruko legeak zorrozteko aukera onena oraintxe dugu», adierazi du Putinek. «Beharrezkoa da lege horiek gogortzea, eta hala egingo dugu». Errusiako presidenteak esan du lege neurriak herritarren onespenarekin onartuko dituztela.
Bestalde, Putinen aurkako manifestazioekin jarraitzen du jendeak, eta presidenteak haien aurkako neurriak gogortu egin ditu. Errusiako Parlamentuko diputatu Ilya Ponomaryovek salatu du gobernuak gai kimikoak erabili dituela Putinen aurkako astearteko protestako manifestariak sakabanatzeko. Gutxienez 20.000 lagun zeuden bilduta. Diputatuaren arabera, gai kimiko horiek euri zaparrada eragin zuten, eta hala manifestariak sakabanatu zituzten. «Euria ikertu ondoren, ezohiko iodo kopurua aurkitu dute, eta, beraz, baliteke euria nahita eragina izatea».
Errusiak etorkinen aurkako neurriak zorroztea proposatu du
Putinen kontrako manifestarien aurka gai kimikoak erabili dituztela salatu du legebiltzarkide batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu