Errusiak azkeneko hamar urtean Txetxenia "terrorismo operazio gune" gisa eduki izan du, baina gaur Errusiako Batzorde Antiterroristak jakinarazi du dagoeneko ez duela horrela jotzen.
Sobiet Batasuna desagertu eta gero, Txetxeniak independentzia aldarrikatu zuen 1992an. Errusia kontrola bereganatzen saiatu zen, eta 1994az geroztik bi gerra eduki izan dituzte. Gaur egun bi gobernu daude: bata Errusiaren menpekoa, bestea independentista.
Milioi bat pasatxo lagun bizi dira eta txetxeniarrak %75 dira. Grozni da hiriburua.
MunDUA
Errusiak ez du Txetxenia "terrorismo operazio gune" gisa, hamar urtean hala izan ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu