Errusiak gaitzetsi egin du AEBen ebazpena
MOSKU. Errusiak gaitzetsi egin du AEBek lehengo astean onartutako ebazpena. Haren arabera, Errusiako Federazioak okupatutako Georgiako errepublikak dira Abkhazia eta Hego Osetia. Hala, AEBek Georgiaren osotasuna errespetatu eta tropak bi errepublika horietatik ateratzeko eskatu diote Errusiari. Georgia eta Errusiaren arteko harremana 2008an hautsi zen, Abkhaziaren eta Hego Osetiaren independentzia onartu zutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu