Errusiak milaka soldadu eraman ditu Dagestanera
MOSKU. Errusiak soldadu kopuru handi bat eraman du Txetxeniatik Dagestanera, «terrorismoaren aurkako borrokarako». Zifra ofizialen arabera, mila mugitu ditu, baina Caucasian Knot erakundearen arabera 20.000-25.000 artean dira. Dagestanen «aldi baterako» egonen direla erran du Moskuk. Iaz ustezko 171 ekintzaile hil zituzten armadak eta poliziak Dagestanen; aurten, hamabortz oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu