MunDUA

Errusiak murriztu egingo dio Europari gas hornikuntza

Ukrainan Errusiako gasa "lapurtu" egin izan dutela dio Vladimir Putin lehen ministroak.

2009ko urtarrilaren 5a
18:00
Entzun
Vladimir Putin Errusiako lehen ministroak gaur agindu du hemendik aurrera Ukrainako mugan Europarako gas hornikuntza murrizteko, "Ukrainan Errusiako gasa lapurtu egin izan dutelako".

Errusiaren arabera, 65,3 milioi metro kubiko ostu dituzte, eta gas hornikuntza horrenbeste murriztea erabaki du. Aurrera begira, zenbat gas "lapurtu", hainbeste murriztuko du Errusiak, Putinek esan duenez. Gazprom Errusiako gas partzuergoak egindako proposamena onartu du.

Urteko lehen egunean Gazpromek Ukrainari eten egin zion hornikuntza, bi herrialdeen arteko 2009ko kontratuen inguruko negoziazioak emaitzarik gabe amaitu zirelako.

Errusiak Europara igortzen duen gasaren %80, Ukrainatik igortzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.