Su-etena bermatzeko argudioarekin kasko urdinak bidaltzeko eskatu zion atzo NBEri Ukrainako presidente Petro Poroxenkok. Proposamena, ordea, ez da Errusiaren gustukoa izan. Hark leporatu dio Kievi "bake ituna suntsitu" nahi izatea eta menia kolokan jartzea.
Errusiak NBEn duen enbaxadoreak, Vitali Txurkinek, ohartarazi dio Poroxenkori "hobe" lukeela itunean adostutako puntuak "betetzen hastea" eta "estrategia berriak" alde batera uztea. "Norbaitek eskakizun berriak egiten dituenean, zalantzan jartzen da lehendik egindako akordioak betetzeko asmorik ote duen".
Hala, milizia errusiazaleek salatu dute kasko urdinak bidaltzeko eskaerak urratu egiten duela hitzarmena.
Bestalde, Errusiak, Ukrainak, Alemaniak eta Frantziak su-etena errespetatzeko eskatu diete beste behin bi aldeei. Frantziako presidenteak ohartarazi du lehendik ere izan direla urraketa salaketak, eta akordioek indarrean jarraituko badute "osotasunean" bete behar direla.