Masjadov eta Basayev atxilotzeko helburuarekin operazio handia abiatu du Errusiak. Aslan Masjadov eta Shamil Basayev txetxeniarrak atxilotzeko agindua dute Segurtasun Indarrek, baina hango Barne Ministro Sultan Satuyevek jakinarazi duenez, bi gerrilari Txetxeniarrek gogor eusten badiote, "eraitsi" egingo dituzte.
Bi gerrilari txetxeniarren inguruko informazioa lortzeko talde operatiboak sortu dituztela esan dute, eta Masjadov eta Basayev harrapatzen dituenarentzat diru saria ere jarri dute. 10 milioi dolarreko diru saria.
Txetxeniako gatazka
Errusiak operazio handia abiatu du Masjadov eta Basayev harrapatu nahian
Errusiako Gobernua Aslan Maskhadov presidente independentista eta Shamil Basaiev gerrillari txetxeniarren burua harrapatu nahian dabil, eta gaur, operazio handi bati ekin diote, Txetxenian, 1.000 polizia baino gehiagorekin. Txetxeniako Barne Ministro Sultan Satuyevek Interfax berri agentziari esan dionez, badakite Masjadov eta Basayev Txetxenian daudela, eta mendian ezkutatuta daudela. Satuyevek jakinarazi duenez, segurtasun indarrek bi horiek atxilotzeko agindua dute, baina biek gogor eusten badiote, "eraitsiak izango dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu