Errusiako 11 polizia hil ditu Txetxeniako gerrillak
MOSKU. Txetxeniaren eta Dagestanen arteko mugan istilu gogorrak ari dira gertatzen ostegunaz geroztik. Txetxeniako gerrilla islamistak Errusiako 11 polizia hil dituela jakinarazi du Moskuk. Armadak ekintzaile islamistak inguratuak dituela dio Errusiako Gobernuak, baina horiek «sekulako erresistentzia» egiten ari direla. Klimarengatik eta ingurunearengatik ezin dituzte tankeak erabili.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu