Badirudi Voronin labanaz hil dutela eta zauri ugari zituela. Itar-Tass agentziako bere lankideek adierazi dute sekula ez zuela heriotza mehatxurik jaso.
Giza eskubideen aldeko erakundeek salatu dute azken urteotan, Errusian, ugaldu egin direla argitu ez diren hilketak. Gainera, hildako gehinek Gobernuaren eta erakunde ofizialen jarrera salatu dute. Hain zuzen ere, urriaren 7an Anna Politkovskaia Novaya Gazeta egunkariko kazetaria hil zuten tiroz etxeko igogailuan. Txetxenian Errusiarrek izandako sarrera salatu ostean hil zuten Politkovskaia. 2003an egunkari bereko beste kazetari bat hil zuten Errusiako Segurtasun zerbitzuetako hainbat arduradunen negozio ilunak ikertzen ari zela.
Mundua
Errusiako albiste agentzia ofizialeko zuzendari nagusia hil dute bere etxean
Anatoli Voronin zen Itar-Tass Errusiako albiste agentzia ofizialeko zuzendari nagusia. Gaur, bere agentziak Moskuko Fiskaltzaren iturriak aipatuz jakinarazi duenez, bere etxean aurkitu dute hilik Vororin. Bere auto gidariak aurkitu du eta antza denez indarkeria zantzuak zituen. Joan den urriaren 7an Anna Politkovskaia kazetaria hil zuten Moskun. Politkovskaiak urteak zeramatzan Errusiaren aldeko Txetxeniako Gobernuaren jarrera salatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu