Errusia

Errusiako Armadako itsasontzi atomiko bat eztanda egiteko zorian dago

Errusiako Itsas Armadako 'Pedro Handia' ontzi atomikoa "lehertzeko zorian" dago Vladimir Kurojedov Errusiako Armadako komandante buruak ohartarazi duenez. Itsasontzi atomikoa Barentseko itsasoko Severomorsk basean dagoela jakinarazi du, eta 'Pedro Handia'-ren arduradunak egin ditu sortu den arriskuaren errudun.

2004ko martxoaren 23a
16:54
Entzun
"Hain dago gaizki ontzia, ezen edozein unetan eztanda egin dezakeela. Hori oso arriskutsua da, propultsio atomikoko sistema baitu", adierazi du Vladimir Kurojedov Errusiako Armadako komandante buruak.

Pedro Handia -ren egoera txarraz joan den asteazkenean ohartu zela erantsi du Kurojedovek, hain zuzen ere, ariketa militar batzuen kariaz ontzian izan zenean.

Halaber, itsasontziko buruzagiak, batik bat, kapitana, egin ditu egoeraren arduradun. Une honetan, Barentseko itsasoko Severomorskeko basean dagoela jakinarazi du, eta han izango dela bi astez, Pedro Handia -ren buruzagiek konpontzen duten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.