Jon eta Alex gazteak dira, Errusian bizi den bikote homosexual bat. "Argazki oso intimoa da, izugarri polita, bikain aterea eta osaketa akats gabekoa", esan du Lars Boerin World Press Photo lehiaketako zuzendariak.
Today is a really really special day for me and the LGBTs in Russia. My image of Jon and Alex is The World Press Photo of the Year!!! #WPP
— Mads Nissen (@MadsNissenPhoto) February 12, 2015
Orotara zortzi kategoriatan banatu dituzte sariak: gaurkotasuneko gaiak, kirola, natura, erretratuak, eguneroko bizimodua, albiste orokorrak, uneko albisteak eta proiektu luzeak.
Bulent Kilicek irabazi du uneko albisteen saria, Istanbulgo protesten irudi bati esker, eta albiste orokorren kategorian Sergei Ilnitskiren Kitchen Table argazkiak irabazi du, Ukraina ekialdeko gatazkaren ingurukoa; Donetskeko etxe bateko sukaldea da ikusgai.
Kirol argazkirik onena Bao Tailiangek egin du; bertan Lionel Messi futbol jokalaria Munduko Kopako garaikurrari begira agertzen da. Natura kategorian Yongzhi Chu argazkilariari eman diote sari nagusia, Monkey training for a Circus irudiarengatik, eta erretretuen alorrean Raphaela Rosellak Laurindari egindako argazkia da onena, epaimahaiaren aburuz.
Azkenik, eguneroko bizimoduari dagokien irudien artean Cai Sheng Xiangen The bull market hautatu dute lehenbiziko saria emateko, eta proiektu luzea saileko garailea Darcy Padilla izan da.