Atentatua Moskuko metroan

Errusiako egunkari batek dio 120 izan daitezkeela atzoko erasoan hildakoak

'Kommersant' Errusiako negozio egunkariak gaurko alean jasotzen duenez, 120 lagun izan daitezke atzo goizean Moskuko metroan izan zen atentatuan hildakoak. Azken zenbaketa ofizialaran arabera, 39 lagun dira hildakoak eta 134 zaurituak, horietako 34 larri edo oso larri. 'Kommersant' egunkariak metroan gorpuak ateratzen lagundu zuen mediku batek esandakoak hartu ditu aintzat berri hori zabaltzeko.

2004ko otsailaren 7a
16:51
Entzun
Segurtasun Batzordeko bozeramaileak atzokoan esan zuenez. metroan "24 gorpu eta 32 gorputzatal" topatu zituzte. Hala ere, gorpu bila aritu zen mediku batek 'Kommersant' egunkariko kazetari bati esan zion 120 izan zitezkeela hildakoak. "70 gorpu inguru daude osorik eta beste horrenbeste guztiz txikituta", dio egunkariak. Segurtasuneko langileek berriz, "gutxienez ehun hildako" zeudela azaldu zioten egunkariari, eta kopuru zehatza astebetera jakingo dela, gorpu guztiak identifikatzen dituztenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.