Atzo Errusiako armadako gerra hegazkin bat baimenik gabe beren aire eremuan sartu zela salatu du Georgiako Gobernuak, eta, horrez, gain, gidatutako bonba bat jaurti zuela. Lehergailua Tsitelubani herrian erori dela zehaztu dute, Tiblisi hiriburutik 65 kilometro ipar-mendebaldera, baina ez dela zartatu.
"Radar zibil eta militarrek aire eremua zein ordutan bortxatu zuten jaso dute, eta baita hegazkina zein altuetaratan eta abiaduratan zihoan ere", nabarmendu du Ivane Merabishvili Georgiako Barne ministroak.
Moskun, aldiz, Errusiako armadako bozeramaile Alexandr Drobysxevski koronelak ukatu egin du halakorik: "Astelehenean, ez egunez, ez gauez, Errusiako Indar Armatuetako hegazkinek ez zuten misiorik egin inguru horretan, eta, beraz, ezin izan zuten auzoko Estatuaren aire eremua bortxatu", adierazi du.
Mundua
Errusiako gerra hegazkin bat bere aire eremuan sartu dela eta bonba bat jaurti duela dio Georgiak
Errusiako buruzagi militarrek ukatu egin dute. Nolanahi ere, bonba ez dela lehertu agertu du Georgiako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu