Errusiako oposizioa herritarrak armak izatearen alde agertu da parlamentuan

2012ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
«Posible litzateke herritarrek arma txikiak izatea legeztatzea. Baina soilik Indar Armatuetako kide izandakoek izango lukete eskubide hori», adierazi zuen joan den eguaztenean Sergei Mironov Bidezko Errusia alderdi sozialdemokrataren liderrak. Nazionalistak ere ados daude, eta Alexandr Torxin senatuko presidenteordeak armen jabetza legeztatzeari buruzko erreferendum bat deitzea proposatu du. «Estatua herritarren segurtasuna, osasuna eta ondasunak bermatzeko gai ez denean autodefentsarako suzko armak erabiltzeko beharrizana sortzen da», arrazoitu du Torxinek senatuan aurkeztutako txostenean. Lege proposamena aurkeztu nahi dute parlamentuan, baina Barne Ministerioa eta Arma Zibilen Jabeen Elkartea aldaketaren aurka daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.