Errusiako Poliziak mila lagun atxilotu ditu Moskun
MOSKU. Errusiako Poliziak mila lagun inguru atxilotu zituen atzo Moskun, Kaukasoko etorkinen eta eskuin muturreko kideen arteko borroketan parte hartu behar zutelakoan. Hainbat atxiloturi pistolak, labanak eta bertzelako armak atzeman zizkien Poliziak. Joan den astean gazte bat hiltzea egotzi zioten Kaukasoko jatorriko lagun bati, eta ordutik etorkinen aurkako eraso eta istilu ugari izan dira Moskun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu