mundua

Errusiako segurtasun indarrek talde armatuetako 345 kide hil zituzten iaz

Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalaren arabera, 660 kide atxilotu zituzten. Hala ere, "mehatxu terroristen maila nahiko altua" dela ohartarazi du.

2012ko otsailaren 15a
13:36
Entzun

Errusiako segurtasun indarrek talde armatuetako 345 kide hil zituzten iaz, Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalaren arabera. "Erakundetako 48 buru hil ziren, horietatik hiru Al Qaedako mandatariak, eta beste 297 erakunde armatutako kideak ziren", esan du Aleksandr Bortnikov zerbitzuko zuzendariak.

"Muturreko talde klandestinoetako 660 kide atxilotu zituzten", gaineratu du Bortnikovek. "Hala ere, mehatxu terroristen maila nahiko altua da", ohartarazi du.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.