Tiroketa

Errusiako soldadu batek zortzi kide hil ditu tiroz base batean

Ekialde Urruneko Txita hirian gertatu dira hilketak, Mongoliako mugatik 200 kilometrora eta Moskutik 5.700 ingurura dagoen hiri batean.

2019ko urriaren 25a
21:41
Entzun

Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, gutxienez zortzi kide hil ditu soldatu batek Txitako base batean, Ekialde Urrunean. Larri zaurituta daude beste bi. Txanda aldaketa batean gertatu dira hilketak, eta Defentsa Ministerioak ikerketa batzorde bat bidali du, «ezbeharraren xehetasunak aztertzeko».

Txita hiria Mongoliako mugatik iparraldera dago, eta Txinako muga 400 kilometrora dauka. Siberia ekialdeko hiri handienetakoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.