Mundua

Errusiako tropak Hego Osetiatik erretiratzen hasi dira

Lehen ibilgailu militarrak Tshkinvali hiriburutik alde egiten hasi direla agertu du Ria-Novosti Eurrusiako agentzia ofizialak.

2008ko abuztuaren 18a
12:34
Entzun
Hego Osetiatik erretiratzen hasi direla ziurtatu du Errusiako armadako buruzagi batek Ria-Novosti agentziari egindako adierazpenetan. Halaber, agentzia bereko berriemaileak jakinarazi du Thskinvali hiriburutik alde egiten hasi direla lehen ibilgailu militarrak. "Hego Osetiako unitateak erretiratzeko aginduia jaso ondoren, zamatze lanak hasi ditugu eta mugitzeko prestatzen. Hala ere, ulertu behar da hau ez dela minututan edo ordutan egiten", agertu du buruzagi militar batek, erretiratzeak luze jo dezakeela ohartaraziz.

Ria-Novosti agentziako berriemailearen arabera, artilleriaren kontrako ibilgailuak hasi dira ateratzen, hamar bat.

Iragan asteburuan Europako Batasunak proposatutako bake plana sinatu dute Errusiak zein Georgiak, eta agiri horretan gatazka aurreko guneetara erretiratuko dela agindu du Errusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.